BESTELAKOAK

Etxepare Euskal Institutuan diru laguntzak eskatzeko epea zabalik

Etxepare Euskal Institutuak euskal kultura nazioartean sustatu eta zabaltzeko proiektu eta jarduerak sustatzea helburu duten diru laguntzak eskatzeko deialdia egin du.

Diru laguntza hauen eskaerak egiteko epea ekainaren 10era arte izango da, eta euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko proiektu edota jarduerak ez ezik, literatura eta itzulpengintzarako edota euskal sortzaile eta eragileak nazioarteratzeko bidaia-poltsetarako laguntzak eskaintzen ditu aurten ere.

Hala, literatura eta itzulpengintzarako atalean, jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzeko diru laguntza emango zaie Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazle interesatuei. Apirilaren 10eko ebazpena eman zenetik, 2020ko abenduaren 30a bitartean argitaratu diren edota argitaratuko diren itzulpenak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara. Laguntza honetan 39 mila euro banatuko ditu institutuak.

Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko atalean, 2019. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo dantza, antzerkia eta arte plastiko zein ikus-entzunezkoak sustatu eta zabaltzea da deialdiaren xede. Hartara, musika, dantza, antzerkia edota arte plastiko zein ikus-entzunezkoen jarduerak edota proiektuak aurkeztu ahalko dira deialdi honetara. Orotara, 235 mila euro banatuko ditu institutuak. Eta, nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako beste 20 mila euroko laguntza, urriaren 31 baino lehen aurkezten diren zinema eta literatura arloko sortzaile eta eragileei ere.

Informazio eta deialdiaren xehetasun guztiak, Etxepare Euskal Institutuaren web atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button