EMAKUMEA

“Emakume Migratzaileen Aintzatespenaren” sari-banaketa

Bilboko Udaletxeak Emakume Migratzaileen Aintzatespenaren bigarren edizioko sari-banaketa egin du. Sariak banatu zaizkie jatorri eta lanbide ezberdinetako zazpi emakumeri. Zazpiak ere Bilbon gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren alorretan egindako ekarpenagatik ezagunak dira. Aurten, Udalak, martxoaren 8a ospatzeko deitu diren ekimenetatik, emakumeek zaintzen eremuan egiten duten ekarpena nabarmendu du.

Oraingo honetan, 21 hautagai aurkeztu dira, epaimahai batek baloratu dituenak. Hauek izan dira epaimahaiko kideak: Lankidetza eta Bizikidetza zinegotzia eta Bilboko Immigrazio Kontseiluko presidentea; Elisabeth Romero Bilboko Immigrazio Kontseiluko bigarren presidenteordea eta ASOCOLVAS Euskadiko Kolonbiarren Elkarteko kidea; eta Norma Vázquez psikologo eta feminista.

Sariak honakoak izan dira: Emakume komunitateko agentea: Mathilde Gros (Frantzia); Emakume ekintzailea: Maylin Vergara (Kuba) eta Farah Ben Ali (Maroko); Emakume politikaria: Lidia Kinson (Ekuatore ginea); Giza Eskubideen aldeko emakumea: Doris Adriana Abonia (Kolonbia); Emakume gaztea: Porciana Ntoto Paulina (Angola); eta Emakume artista: Nilda Duarte (Argentina)

Emakumeek duten funtsezko papera azpimarratu da “ongizatearen eta garapenaren motorra dira, bai euren familientzat, bai beste giro sozial batzuetarako”.
Emakumeek desberdintasun-arrakala latzagoa pairatzen dute, eta egunero borrokatu behar dira estereotipoen, aurreiritzien, eta bazterketa anitz eta intersekzionalaren kontra.

Ekimen hau, Emakume Migratzaileen Aintzatespena, Bilboko Immigrazio Kontseiluak sustatua, bat dator Bilbao Balioen Hiria proiektuaren Balioen Agiriarekin. “Haren apustua da inklusioa, tolerantzia eta bizikidetza mesedetzen duten ekintzak garatzea, dibertsitate kulturaletik abiatuta, eta beti bermatu daitezela justizia soziala, giza eskubideen errespetua, inklusioa, konpromisoa, elkartasuna eta parte-hartzea.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button