IKUS-ENTZUN

Datozen hilabeteetan makina bat film, Tabakaleran

Donostiako Tabakalerak datozen hilabeteetan izango duen zinema programazioaren aurrerapena egin du, eta makina bat hitzordu interesgarri badaudela azpimarratu behar da.

Maiatzean abiatuko da egitaraua hainbat zikloren bidez. Lehena Buenos Aires hiriko Universidad del Cine delakoari eginiko gonbidapenetik sortu da. Horren ostean, Aro Atomikoa edo Flúor izeneko zikloa etorriko dira. Maiatzean ere Zinema Garaikidea ikusteko aukera izango da.

Ekainarekin bat eginez, Kinestesia / Mugimendua eta Zinema zikloak abiatuko dira, eta ez dira faltako Kamaleoiak Gara, Ud-ha! Cristinaenea edo Zinemaraaaa!!! izenekoak.

Film guztiak, protagonistak, eta datak ikusi nahi badituzue: Tabakalera

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button