MUSIKA

Amorebieta-Etxanon, Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa

Haizetara, Kaleko Musikaren Nazioarteko Lehiaketaren XIX. edizioa ekainaren 19, 20 eta 21ean egingo da Amorebieta-Etxanoko kaleetan.

Betiko legez, toki askotatik etorritako taldeak arituko dira bertan. Aurten, guztira 48 banda aurkeztu dira lehiaketan parte hartzeko, eta antolaketa batzordeak hainbat herrialde eta musika estilo desberdinetakoak diren hamar talde aukeratu ditu.

Egun hauetarako, egitarau bizia eta erakargarria programatu da munduko txoko askotatik etorritako musikaren bidez. Aurten, Frantzia, Italia, Portugal, Mexiko, Kongo, AEB, Erresuma Batua, Herbehereak, Hungaria, Txile, Filipinak, Costa Rica, Errumania, Kanada, Argentina, Belgika, Alemania eta Espainiatik etorritako taldeak arituko dira.

Hemen kontsultatu ahal dituzue zein talde arituko den herriko kaleetan, non eta noiz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button