
Bizkaiko Foru Liburutegiaren bultzadaz Bizkaiko Kondairak bilduma jaio zen orain dela hiru. Helburua, herritarrei gure lurraldean egiten den narratibaren ikuspegi elebiduna eskaintzea da. Bilbo inguruko ipuinak lana bilduma horren barruan sartu da. Proiektu horren atzean Seve Calleja idazlearen ardura dago, hura arduratzen baita testuak editatzeaz eta gainbegiratzeaz.
“Bilbori eskainitako argitalpen honetan, ahotsa eman nahi izan zaie uneren batean Bizkaiko hiriburua beren kontakizunen inguru bihurtu duten autorei, bai eta, aldi berean, gaur egun Bilbo beren testuetara daramatenei ere. Horretarako, 16 testu bildu dira, lehengo eta oraingo Bilbo erakusten dutenak”.
Egileok eta testuak honakoak dira: Miguel de Unamuno (Solitaña), Evaristo Bustintza Kirikiño (Baltz euskalduna), Antonio de Trueba (Tragedia en Bilbao), Pablo Zamarripa (Morroi baten ipuina), Emiliano de Arriaga (El pie del ángel y el pie del diablo), Mikel Zarate (Esne bateatua), Luis Antonio de Vega (Parábola de la angula y la anchoa), Gabriel Aresti (Olerkaria), Luis de Castresana (Juan el botero), José Ramón Blanco (Locura pasajera), Lourdes Unzueta Zamalloa (Esan nizun esan), Álex Oviedo (Las dos orillas), Joanes Urkixo (Lehoi eskuragaitza), Esther Zorrozua (La ciudad irradia otra luz), Alejandro Fernández (Los tres dientes que me rompió Bilbao), Jabier Kalzakorta (Bilboko urkatuaren kanta), eta Seve Calleja (Los guardianes del arca)
“Bilbo inguruko ipuinak izeneko argitalpen hau, Bizkaiko kondairak bildumako hirugarrena, aurreko bi argitalpenen asmo berarekin egin da: Bizkaiko historiaren eta lurraldearen une eta espazio batzuk ondoen erakusten dituzten kontakizunak berreskuratzea eta haiek irakurleei eskaintzea. Oraingoan, lehengo eta oraingo dozena bat narratzaile baino gehiago biltzen duen obra kolektiboa da, hiriaren bizitza eta sentimenak zirriborratzen dizkiguna” esan du Seve Callejak.



