BESTELAKOAK

Musika hizpide, musika lanbide

Euskadiko Soinuak ekimenak, Euprel eta Ehde elkarteekin lankidetzan, musika sektoreari zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu urriaren 19an, 20an eta 21ean Bilboko Alhondegian Musika Hizpide, Musika Lanbide lelopean.

Aurtengo jardunaldien xedea egungo musikaren inguruko prestakuntza eta eztabaidarako edukiak eskaintzea da eta sektoreko profesionalei zuzenduta daude batik bat. Landuko diren gaiak askotarikoak izango dira; tartean, tokian tokiko musikaren presentzia komunikabideetan, diskogintza teknologia digitaletara egokitzea, musikarien elkarteak eta musikari lotutako sentsibilizazio eta prestakuntza proiektuak.

Gaiok jorratzeko bertako zenbait aditu gonbidatu dituzte. Era berean, kanpoko ekarpenek ere bere tokia izango dute. Hala, Kataluniako profesionalen partaidetza izango da.

Jardunaldiak bihar, etzi eta etzidamu egingo dira 10:00etatik 13:00etara Bilboko Alhondegiko Bastida aretoan eta izen ematea on-line egin behar da eta doakoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button