IKUS-ENTZUN

Birgizarteratzea zinemagintzan

Nafarroako Gobernuaren Birgizarteratze, Bitartekaritza eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuarekin elkarlanean, irailean birgizarteratzeari buruzko zikloa antolatu ohi du Nafarroako Filmotekak. Aurten, fikzio garaikideko eta ekoizpen berriko hiru film proposatu ditu.

Joan den astean abiatu zen zikloa Frank Kranz-en Mass (2021) filmarekin. Sundancen txalotua eta Donostia Zinemaldian Gazte Sariaren irabazlea izan zen.

Gaurko saioan, Un triomphe (Francia, 2020) filmaren bidez Emanuel Courcolek gizarteratzearen gaiari heltzen dio, preso talde batekin. Filmak Europako Komedia Onenaren saria eskuratu zuen Europako Zinemaren Akademiaren sarietan.

Azkenik, datorren astean Gustav Möllerrek zuzendutako Vogter (Dinamarka, 2024) filma ikusteko abagunea egongo da. Danimarkako kartzelako thriller bat da. Filmak tentsio giro itogarri batean murgiltzen du ikuslea, non justiziaren, mendekuaren eta moraltasunaren arteko mugak nahastu egiten diren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button