MUSIKA

Bilboloop jaialdia egingo da asteburuan

Asteon, Bilboloop jaialdiaren 15. edizioa egingo da; pop, rock eta elektronika dantzagarriaren inguruan ardazten da jaialdia.

Bilboloop bihar eta etzi egingo da, Bilboko Kafe Antzokian: ostiralean, Franco, Man Of Moon eta Telegram taldeek joko dute; larunbatean, berriz, Dekot, Sego eta Formation. Larunbatean, gainera, bidebarrieta Liburutegian, Laure Briard-ek joo du eguerdian.

Franco talde bilbotarra da, eta indie, disco eta punk estiloak jorratzen ditu. Man Of Moon, eskoziarrak dira, eta kraut, indie, psikodelia eta dream pop erritmoak nahasten dituzte. Telegram, bestalde, ingelesak dira, eta psikodelia eta glam esparruetan mugitzen dira.

Larunbateko taldeen harira, Dekot, mungiarrak dira eta pop-rock dantzagarria eta post-punka nahasten dituzte haien kantuetan. Sego bikote estatubatuarra da, eta  Beck, Block Party, Devo eta The Faint taldeen osagaiekin prestatzen haien kantuan. Azkenik, Formation Londres hiriko bikotea da; musika oso dantzagarria egiten du: “dance-pop eta funky”.

Horrekin batera, bestelako ekitaldiak ere eskaintze ditu jaialdiak, Off Bilboloop lelopean: DJk, erakusketak, eta abar.

Informazio gehiago: bilboloop.com.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button