BESTELAKOAK

Nafarroako batBIRAlau kultur zirkuituan, musika eta antzerkia

Topaguneak ondu ohi duen Nafarroako batBIRAralau kultur zirkuituaren bosgarren edizioa egingo apirilean eta maiatzean. Antolatzaileen arabera, “kalitate eta formatu handiko euskarazko lau ikuskizun eskainiko ditu Nafarroako beste horrenbeste herritan”. Hala, Anari eta Ruper Ordorika musikariak eta Pottola eta Lingua Nabajorum antzezlanak izango dira aurtengo egitaraua osatuko duten izenak.

“Eskualde bakoitzeko errealitate soziolinguistikoa kontuan hartu eta hainbat ikus entzule mota zein adin talderi zuzendutako kultur eskaintza askotarikoa eta erakargarria antolatu du Topaguneak”.

Horrela apirilaren 14an, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean izango da Anari, 19:00etan; 20an, halaber, Ruper Ordorikak Berako Kultur Etxean joko du, 22:00etan.

Maiatzean antzerkia izango da nagusi: 4an, Txalo Produkzioak konpainiak ekoitzi eta Begoa Bilbaok zuzendutako Pottola euskarazko antzezlana ikusi ahalko da Agoizko Kultur Etxean, 20:00etan.

Maiatzaren 24an, Tartean Teatroa konpainiako Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek Lingua Nabajorum antzezlan arrakastatsua taularatuko dute Etxarri Aranatzeko Kultur Etxean, 22:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button