MUSIKA

Bihar abiatuko da Getxon 40. Jazzaldia

Getxoko Jazzaldiaren 40. ekitaldia ostiralean abiatuko da, uztailak 1, Jorge Pardo txirulariaren kontzertuarekin. Huellas Cuarteto bere taldeak interpretazio eta ñabardura askotako musika eskaintzen du. Saioa Biotz Alai plazan izango da, 22:00etan. Jazz aroa hasita dago Euskal Herrian!

Jorge Pardo (Madril, 1956) jazz artista espainiarren artean nazioarte mailan proiekziorik handienetakoa duena  da. Zeharkako flautarekin eta saxoarekin duen estiloa erreferentziako eredu bihurtu da,eta sari asko jaso ditu, tartean, Frantziako Jazz Akademiak ematen duen Jazzeko Musikari Europar Onenaren Saria, bai eta Hezkuntza eta Kultura Ministerioak ematen duen Gaur Egungo Musiken Sari Nazionala ere.
Bere taldeak, flamenkorik tradizionalenean abiaturik, jazz, folklore, musika klasiko edo baita Beatles-en moduko gaien erritmoen gaineko inprobisazioak egiten ditu.

Egun horretan ere, Wilfried Wilde Quintet ariko da Talde Lehiaketan (Biotz Alai plaza, 22:00etan) eta Andrés Isasi Eskola Jazzn Ensemble-a Hirugarren Milurtekoa atalean (Algortako Geltokia plaza, 19:00etan).

Gainera, datozen egunotan, Tomasz Wendt Trio eta Uri Caine Trio (ekainak 2); Francesco Colombo Trio eta Hermeto Pascoal & Grupo (ekainak 3); Daahoud Salim Quintet eta Dee Dee Bridgewater Quintet (ekainak 4); eta azken egunean, Talde Lehiaketaren irabazlea eta Esperanza Espalding arituko dira.

Gogoratu, beste aldetik, uztailaren 24ra arte Javier de la Torreren Jazz? Yes! erakusketa ikusgai duzuela Torrene Aretoan. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button