ESZENA

Arte eszenikoen ikuskizunak sustatzeko

Bizkaiko arte eszenikoak sustatzeko dirulaguntzak onartu ditu Foru Erakundeak. Bi deialdi dira: bat, 721.000 eurokoa, SAREAn sartutako lurraldeko udalerrietan antzerki-, musika- eta dantza-ikuskizunen programazioa egiten laguntzeko, eta bestea, 105.000 eurokoa da eta antzerki eta dantzako tokiko konpainien ikuskizunak sustatzeko.

Horien helburua “lurraldeko udalerrietan ekitaldi eszenikoen programazio egonkorra zein tokiko konpainien ikuskizunak sustatzea”.
Lehenengo deialdiarekin Bizkaiko Foru Aldundiak “arte eszenikoen programazio egonkorra sustatu nahi du lurraldean, eta ikusleak ikuskizun horietara irits daitezen erraztu”.

Bigarren deialdiaren helburua, esan dugun moduan, antzerki eta dantzako arte eszenikoen ikuskizunak sustatzea da. Laguntza horren helburua da “lurralde historikoko arte eszenikoen konpainiak sortzea eta mantentzea, bai eta beren ikuskizun eszenikoen zabalkundea erraztea ere”.

Lehen deialdirako eskabideak irailaren 26ra arte aurkeztu ahal dira, eta bigarren deialdirako, irailaren 24 arte, eta eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button