BERTSOTAN

Bertsoak kargatzeko eta deskargatzeko

Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak Josu Zabala eta Rafa Rueda musikariekin juntatu dira, eta Kargak & Deskargak izeneko ikuskizuna eskainiko dute laurok udan, Baiona, Gasteiz, Lizarra eta Bilboko jaietan.

Zamaketari komandoaren hitzak hauek dira: “Gure misioa, euskaldunek jai egiten duten bitartean, bertsoz eta musikaz beteriko kaxak ekarri eta eroatea da, hiri bateko eragileek bestekoei bidalitakoak banatzen ditugun bitartean.  Aldez aurretik dakigu gure negozioa hondamenera kondenatua dagoela, baina aberasgarria izango dela oso. Izan ere, badaukagu han eta hemen, zer kargatu eta deskargatu: herritarron pozak, kezkak, erruak, nahiak, ezinak eta grinak… Kalean eta kaleko herritarrekin antolatu ditugu, beraz, emanaldi ibiltariok. Hiri bakoitzean hiru geldialdi egingo ditugu plazarik plaza, urtean zein urteetan zehar jendea eta egunerokoak bizi diren guneetara jota, gure jaiez eta gaiez jarduteko.”

Hortaz, uztailaren 28an, Baionan, izango dira;  abuztuaren 7an, Gasteizen; abuztuaren 8an, Lizarran; eta abuztuaren 22an, Bilbon izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button