BESTELAKOAK

“Kultur” programa, Nafarroan gozagarri

Nafarroako Gobernuaren Kultura, Kirol eta Gazteria Sailak sustaturiko programa bat da Kultur. Udaro gauzatzen da eta 39 udalerri eta leku interesgarritan, musika, dantza eta arte arloetako askotariko jarduera ugari hartzen ditu bere barnean. Aurten ekainaren 23tik irailaren 9ra bitartean programazio zabala eta ugaria eskainiko du.

Ostegun, ostiral eta larunbatetarako, kontzertu bat programatu da, eta dantzak eta antzerkiak bere tokia ere izango du. Arte plastikoak eta, bereziki, pintura nabarmentzen dira Kultureko programazioan, eta horretarako hiru erakusketa interesgarri ondu dira Agoitzen, Bertizko Jaurerrian eta Tafallan. Hala, Tafallan, ekainaren 30etik uztailaren 25era, Abigail Lazkoz  artistaren obrak erakutsiko dira; Bertizen, uztailaren 20tik irailaren 4ra, Begon~a Anto´nek Haiek Danak Sorginak-Todas Ellas Brujas proiektua erakutsiko du; eta Agoitzen, abuztuaren 4tik 30era, Luis Vassallok Cuaderno de verano aurkeztuko du.

Nabarmentzekoak ere badira zenbait kontzertu. Beran ekitaldi batez gozatzeko aukera izango da ekainaren 24an, 20:30ean, Kherau boskote bizkaitarrak  eskainiko duen kontzertuarekin. Zuzeneko emanaldietan, indar ikaragarria erakusten dute, baina tempo lasaiko doinuek ere lekua aurkitzen dute, giro intimistaren eta errepertorio gogorraren arteko kontrastea eginda. Kontzertu bakoitzari ikuspegi berezi bat ematen ahalegintzen da boskotea, eta, hortaz, maiz aldatzen dute eszenaratzeko modua. Bertsolaritzak eta olerkiak ere lekua hartu ohi dute emanaldietan.

Horiez gain, Igelaren Banda, Zugarramurin; Lou Topet, Erronkarin; Xabi Aburruzaga, Izaban; Lurpekariak, Donamarian; Oberena Dantza Taldearen Oroitzapen Hutsak, Agoitzen; edo Dantzaz taldea, Elizondon izango dira.

Programa osoa hemen ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button