BERTSOTAN

XXI. BBK sariketaren azken kanporaketa

Amaitu dira sailkapen-faseko saioak  XXI. BBK sariketaren barruan. Joan den asteazkeneko saioa Zallan izan zen, Enkarterri eta Bilboaldekoen artean, eta atzo Markinan, Lea Artibai eta Ipar Uribeko taldeen artean. Irabazleak eta beraz sailkatuak, Bilboaldea eta Ipar Uribe izan dira.

Asteazkenekoan, Zallako institutuan 300 bat ikusle izan ziren saioaz gozatzen. Enkarterrietako Ekoitz Manzisidor, Christian Perez de Arenaza, Asier Alcedo, Ander Uzelai, Eneko Alda eta Nuria Cortada bildu ziren Bilboaldeko Peio Molinuevo, Enare Muniategi, Iker Garitagoitia, Peio Ormazabal, Andere Molinuevo  eta Txaber Ormazabal bertsolariekin. Bigarren hauek nagusitu ziren 401 punturekin.

Markinako Lea-Artibai ikastetxean izan zen bigarren saioa, bertako 250 ikusleren aurrean. Lea Artibaiko Aissa Intxausti, Graxi Arregi, Naroa Loiola, Unai Mendiburu, Aitzol Muruaga eta Paule Loizaga aritu ziren Ipar Uribeko Xabier Iturraspe, Aitor Bizkarra, Nerea Ibarzabal, Inazio Vidal, Peru Vidal eta Imanol Uriaren kontra. Ipar Uribekoek 416 puntu lortu zuten guztira.

Gaur eta bihar egingo diren finalaurrekoetatik irtengo dira talde finalista biak. Gaurkoan, Durangaldea eta Arratia lehiatuko dira eta bihar Ipar Uribe eta Bilboaldea.

Finala, martxoaren 22an izango da Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button