MUSIKA

Amorantek binilozko singlea argitaratuko du otsailean

Amorantek (Iban Urizar Ondarza) bi kantu berri ekarriko dituen binilozko singlea plazaratuko du datorren hilean. Singlea edizio mugatua izango da, baina bi abestiok digitalean ere izango dira eskuragarri.

Bi abestiok hauexek izango dira: rumba oihartzunak haizatzen dituen Brueghel zarra eta Joxe Mari Iparragirreren Manuela kantuaren bertsioa.

Amorantek, iaz, bost kantuko lehen lana ondu zuen, “soinu-postal” formatuan. Formatu berezi horretan bost postal bildu zituen, eta postal bakoitzak kantu bat deskargatzeko kodea zuen. Oraingoan, berriz, biniloaren aldeko hautua egin du, baina orain ere iraupen laburreko grabazioa lehenetsiz.

Kepa Matxainen arabera, “Amorantek iturri ugaritatik edaten du, izen artistikotik bertatik hasita. Rodrigo Amarante musikari brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantari izandakoaren abizenak nahasi ditu, haiei dien miresmenenaren seinale. Eta hasiz gero kantuen aldamioei erreparatzen, han ere era askotako keinuak aurkituko ditu entzuleak, direla Bixenta Mogelen koplak, direla Antonio Molina edota Pepe Marchena flamenko kantarien itzalak, direla herri musikatik hartutako oihartzunak. Baiki, tradizioak pisu handia du Amoranterentzat, baina ez tradizioa ulertuta modu sakratu eta aldaezinean, ezpada zerbait berria sortzeko ezinbesteko zimendu bezala”.

Show More

Related Articles

Back to top button