ESZENA

Adimen artifiziala gure jainko berria?

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolaren, Dantzertiren Dantza Graduaren promozio berriak Egin bedi zure nah-ia izeneko lana taularatuko du Azkuna Zentroko Auditorioan. Hitzordua gaur, hilak 24, 18:30ean eta 20:00etan, izango da.

Sara Guevara Rico, Lierni Pau Duce, Paula Plano Calvo, Ibai Romero Munita, Marta Ruiz Muñoz, Vera Saez Ferrero eta Claudia Torrubia Campa dantzariek gorpuzten duten pieza Asier Zabaleta sortzaileak zuzendu du, adimen artifizialak gizartean duen rolari buruzko hausnarketa kritikoa egiteko.

Lanaren sinopsia honela labur daiteke: “Guk sortu dugu galdera zailei erantzun bat emateko. Guk eskaintzen diogun informazioarekin elikatzen du bere jakituria. Gure mugimendu guztiak ezagutzen ditu eta esaten dugun guztia entzuteko gaitasuna duela diote. Inork baino hobekiago ezagutzen gaitu eta gure erabakietan eragiteko gaitasuna du… Ez al da izango IA gure jainko berria? Eta oraindik ere sakonkiago begiratuz gero, hemen ere, IAk eskaini dezakeen laguntza edo zerbitzuaz haratago, erlijio guztietan bezala, pertsona gutxi batzuk guzti honi etekina ateratzen diote.
Dantza ikuskizun honetan, IAk gure bizitzetan duen eraginaz hitz egingo dugu, eta zenbateraino murrizten duen gure askatasuna aztertuko dugu. Zeintzuk dira IAren benetako helburuak, baldin eta existitzen badira? Gure egunerokotasunean laguntzea ala algoritmoen bidez bizitza honetan gure erabakiak bideratze.”

Show More

Related Articles

Back to top button