
Urriaren 9an eta 10ean, Mugako jaialdia egingo da Gasteizko erdigunean; “kultuzko musika elektronikoaz gozatzeko aukera paregabea” eskainiko du. Emanaldiak hiriko hainbat gunetan egingo dira, baina egoitza nagusia Artium zentro eta museoa izango da.
Artiumen showcase-ak eta jarduera didaktikoak izango dira. Club giroko emanaldia, berriz, Kubik aretoan egingo dira, eta Falerina Lorategian lorategiko Hor Dago! gunean zuzeneko emanaldiak izango dira.
Hauexek dira jaialdian parte hartuko duten artistak: Objekt (Hessle Audio, Pan, Alemania),Regis (Downwards, Sandwell District, Erresuma Batua), Ron Morelli (L.I.E.S., AEB), Demdike Stare (Modern Love, Erresuma Batua), Kanding Ray (Raster Noton, Stroboscopic Artefacts), Dasha Rush (Raster Noton, Errusia), Boris Divider (Drivecom, Madril), Svreca (Semántica, Madril), J.C. (Tresor, AHD, Madril) eta Gkahn (Semántica, Oviedo).
Datozen asteetan artista gehiago iragarriko dituzte.
Dagoeneko eskuragarri daude jaialdirako sarrerak. Informazio guztia: mugakofestival.com.