
Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburraren Nazioarteko Jaialdiaren Sail Ofizialaren barruan Euskadiko sei film labur lehiatuko dira.
Lau fikziozko lan, dokumental bat eta animaziozko film bat daude hautatutako 49 lanen artean, eta horiek Mikele Landa, Maia Iribarne, Raúl Barreras, Sonia Estévez, Daniel Alegrete eta Esther Escudero zinemagileenak dira.
Hauek dira tituluak: Neska bat desagertu da (Mikele Landa), Guretako eztia (Violette Bellet eta Maia Iribarne), Bitartean, gero (Raúl Barreras), Onena ura da (Sonia Estévez), High River (Daniel Alegrete), eta Siurana (Esther Escudero).
Beste aldetik, azaroaren 23tik 26ra bitartean, Bertoko Begiradak atala ere egingo da, eta film laburren lau saio eskainiko ditu Arriaga antzokian. Bertan, fikzioa, animazioa, dokumentala eta forma hibridoak bilduko dira, “paisaien eta komunitateen identitateari, desirari, memoriari, zainketei eta eraldaketei buruz hitz egiten duten filmekin”. Titulu batzuk aipatzearren: Iban del Camporen Zisne beltzak; Aner Etxebarria eta Pablo Vidal egileen Abata; Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Agirreazaldegui eta Javier Martínezen Si los pájaros cantan eta Beatriz Larraguetaren Hemen gaude. Horrez gain, Bilboko zenbait hainbat unetan film dokumental luzeen hautaketa bat ere izango da ikusgai. Haien artean, Pedro Arrupe. Yo viví la bomba atómica, Mari Puri Herrero, de lo real a lo fantástico eta ETS – Itzal argitan daude.
Informazio guztia: Zinebi



