
Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak EKE-elkar literatura beka abiarazi dute berriz ere. Ekimenaren helburua Ipar Euskal Herriko literatur sorkuntza sustatzea, talentu berriak ezagutzera ematea eta literaturaren aniztasuna eta aberastasuna erdigunean jartzea da. Aurten, literatura generoa helduendako edo gazteendako komikia da
Lehen edizioa 2021ean izan zen, eta hartan, Adur Larrearen Lurbinttoko ohoinak kaleratu zen. 2023an, Idoia Rodriguezek Euritan liburua kaleratu zuen. Eta 2026ko urrian, Eneko Bidegainek Hegal egiten eleberria argitaratu du.
Orain berriz abiatu da deialdia eta euskaraz sortzen duten Ipar Euskal Herriko idazleei zuzendua zaie, eta idazle bati bere proiektua garatzeko aukera eskaintzen dio, sorkuntza eta argitaratze prozesua lagunduz. 6000 euro banatuko ditu beka horrek.
Hautagaiek urtarrilaren 11ra arte aurkeztu beharko dituzte beren proposamenak.
Hemen dituzue jakingarri guztiak



