
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren adarra den Mendi Tourrak makina bat emanaldi egingo ditu azaroan.
Gaur berton, Sopelan eta Antzuolan abiatuko da azaroko bira hori, eta hilaren 20-21 asteburuan Liébanako Potesen amaituko da. Hortaz hauexek dira denboraldiko azken hitzorduak iazko Mendi Filmeko pelikula onenez gozatzeko. Izan ere, aurtengo jaialdia ate joka dago, abenduaren 4tik 13ra egingo baita.
Gaurko saioa Sopelan, Kurtzio Kultur Etxean, izango da 20:00etatik aurrera. Bertan honako film hauek pantailaratuko dira: Aldabide (Jon Mendizabal); The road we never rode (Iñigo Lamana); eta Trango (Leo Hoorn).
Antzuolako Torresoroan pantailaratuko diren lanak honako hauek dira: Aldabide (Jon Mendizabal); Un Printemps Au Mont Blanc (Bertrand Delapierre); eta K2 MON AMOUR (Mathieu Rivoire)
Saio hauen ostean ekimenak Errenteria, Elgoibar, Urkabustaiz, Galdakao, Oñati eta Basauri bisitatuko ditu.



