BESTELAKOAK

Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sariak

Euskarazko Tesien IX. Koldo Mitxelena Sarietara 57 tesi aurkeztu dira, eta guztien artean  Isabel Etxeberria, Alexander Gallarreta, Usue Olatz Aspiazu, Ion Iñaki Zendoia eta Iñaki Iurrebaso ikerlarien lanak nabarmendu dira. Saridunek diploma eta 3.000 euro gordin jasoko dituzte. Sari-emate ekitaldia azaroaren 30ean egingo da, EHUko Bizkaia Aretoan (Bilbo).

Euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatzen dituzte Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sariak. Aurten Euskal Herriko Unibertsitateaz gain, gainerako unibertsitateetara zabaldu da deialdia.

Diogun moduan, guztira 57 tesi aurkeztu dira sarietara: Artea eta Giza Zientziak arloan, 15 tesi; Ingeniaritza eta Arkitekturan, 4 tesi; Zientzietan,  10 tesi; Osasun Zientzietan, 11 tesi; eta Gizarte eta Lege Zientzietan, 17 tesi.

Sariek, euskarazko zientzia bultzatzeaz gain, “ikertzaile gazteen lana aitortzen dute eta prestigioa ematen diote euskarari, maila goreneko aitortza eginez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button