.header-container .stream-item-top { display:none !important; }
IKUS-ENTZUN

Lekeition, Euskal Zine Bilera hasi da

Urriaren 14tik 18ra bitartean Euskal Zine Bilera zinema jaialdiaren 49. edizioa egingo da.

Aurten euskarazko hogei film labur lehiatuko dira, eta film horiek zuzendariak honako hauek dira: Eñaut Rodriguez, Iban del Campo, Aitor eta Izaro Arruti, Beñat Gereka, Elene Mengyu Larrinaga, Ekaitz Bertiz, Elene Ocariz eta Josu Martinez.

Film guztien emanaldiak Ikusgarri zinema aretoan egingo dira hilaren 15, 16 eta 17an, eta azken egun horretan ere, sariak emateko ekitaldia egingo dute 19:30ean. Une horretan ere, Jose Ramon Soroiz legorretar aktoreak Euskal Zinearen Begirada saria jasoko du, zineman eta telebistan egindako ibilbidearengatik.

Edurne Azkarate aktoreak, Irati Gorostidi zinemagileak eta Aimar Arriola komisario, editore eta ikertzaileak osatuko dute epaimahai, eta horiek erabakiko dituzte  film, zuzendaritza eta gidoi onenaren sariak. Gainera, publikoaren EITB saria, Esperientzia Epaimahaiaren Saria eta Benito Ansola Gazte Epaimahaiaren Saria ere banatuko ditu jaialdiak.

Diogun moduan, gaur berton abiatuko da ekimena eta 18:00etan, Kultur Etxeko Azkue aretoa  Zahartzaro feministarantz, Boga-boga proiekzio berezia egingo da. Ondarroako emakume helduen ahotsak eta esperientziak erdigunean jartzen dituen dokumentala da hori.

Euskara hutsez egiten den zine jaialdirik zaharrena da EZB. Gaur egun, Hazparneko Zinegin jaialdiarekin batera, euskara hutsez egiten diren lanen erakusleihoa da, eta euskarazko film laburren alorrean lehiaketa bakarra da.

Jakingarri guztiak: EZB

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button