.header-container .stream-item-top { display:none !important; }
BERTSOTAN

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo fasea amaituta

Gotaine-Irabarneko Herriko gelan jokatu zen larunbatean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako seigarren saioa protagonista hauekin: Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Andoni Rekondo Izagirre, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Onintza Enbeita Maguregi, Unai Mendizabal Jauregi eta Xabat Illarregi Marzol.
Ariketa puntuagarri guztiak bukatuta, Xabat Illarregi Marzol izan zen puntu gehien bildu dituen bertsolaria. Beraz, Larraun-Lekunberriko finalaurrekoan kantatuko du Illarregik urriaren24an.

Eta atzo, Aguraingo Lezao kirolgunean jokatu zen lehenengo faseko azken saioa. Oholtzan Agin Laburu Rezola, Irantzu Idoate Funosas, Nerea Elustondo Plazaola, Asier Azpiroz Iztueta, Aissa Intxausti Aburruza eta Gorka Pagonabarraga Agorria bertsolariak aritu ziren.
Guztien artean Nerea Elustondo Plazaola izan zen puntu gehien bildu dituen bertsolaria,  eta ondorioz, Eibarren kantatuko du Elustondok urriaren 31n.

Lehenengo faseko zazpi saio jokatu ostean, badakigu zeintzuk izango diren finalaurrekoen lehenengo itzulian kantatuko duten bertsolariak. Urriaren 24an, Larraun-Lekunberrin emango zaio hasiera hurrengo faseari. Geroko saioak Eibarren, Miarritzen eta Gernika-Lumon jokatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button