IKUS-ENTZUN

Maskulinitateei buruzko zinema-zikloa

Irungo Udalaren Berdintasun Zerbitzuak maskulinitateei buruzko zinema-zikloa antolatu du urrian. Hil honetako asteazkenetan, 18:30etik aurrera, Amaia KZn hitzaldi aretoan izango dira saioak, non maskulinitatea bizitzeko eta ulertzeko moduen inguruan hausnartzeko eta hitz egiteko tartea eskainiko den.

Programak lau film bilduko ditu askotariko gaiak jorratzeko xedez, hala nola homosexualitatea, adiskidetasuna, arrazakeria eta aitatasuna. Obra horiek “berdintasunari buruz mintzatzeko aukera ematen digute, elkarrekin harremanak izateko moduei buruz, gure gain hartzen ditugun rolei buruz, bai eta gure gizartean oraindik ere bizirauten duten estereotipoei buruz ere”.

Hauek izango dira maskulinitateei buruzko zinema zikloan emango diren filmak: urriaren 7an, Ander (2009). Film hau homosexualitatea jorratzen zuen lehenengo pelikula euskalduna izan zen. Sinopsia hauxe da: “1999, euskal landa eremuko herri bat. Anderrek errutinazko bizitza bakartia darama, amarekin eta arrebarekin batera. Hanka hautsi ondoren, José migratzaile peruarra kontratatzen du, eta apurka-apurka familiaren dinamika aldatzen doa. Ama kontra egonik ere, adiskidetasun sakona piztuko da Anderren eta Joséren artean, eta bien bizitza aldatuko da”. Josean Bengoetxea aktore nagusiak filmaren ondorengo hitzaldian hartuko du parte.

Hurrengo hitzorduak honako hauek izango dira: urriak 14, Close (2022); urriak 21, American History X (1998); eta urriak 28, Ayer no termina nunca (2013).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button