
Urrian, Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen duen Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldiak egingo dira Gure eskuetan lelopean, eta guztira 270 jarduera baino gehiago egingo dira 77 udalerritan.
Edizio honen gaia “Europako Kontseiluak 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldietarako ezarritako ikuspegiarekin lotuta dago, eta azpimarra jartzen du ondarean eragin dezaketen arrisku eta mehatxuetan eta ondarea babeste aldera kolektiboki jarduteko beharrizanean. Jardunaldiek, era horretan, gogoeta bat planteatzen dute, bai kultur ondarearen kalteberatasunari buruz, bai aurre egin beharreko erronkei gizarteak erantzuteko duen gaitasunari buruz”.
Urrian, hortza denetarik izango da: Bisita gidatuak, tailerrak, erakusketak, arte-jarduerak eta beste proposamen batzuk, hala nola lurraldeko ondarearen parte diren eraikin, paisaia, tradizio, kultur adierazpen eta beste hainbat elementu.
Diogun moduan, 2026ko edizioan 172 entitatek hartuko dute parte, tartean 79 kultur entitatek, 33 museok eta 60 udalek. Denek lagundu dute lurraldeko 77 udalerritara iritsiko den programazioa osatzen.
Programazio osoa www.ondareabizkaia.eus webgunean dago.



