MUSIKA

“Iñigo Muguruza” musika-ikerketa beka

Iñigo Muguruza bekaren helburua da musika modernoaren arloan ikerketa eta ekintza-proiektu bat garatzen laguntzea. Beka honen bidez musikagile irundarra eta era berean Irungo Musika Eskolako irakaslea, goraipatu nahi da. Bekak  9.000 euro banatuko ditu.

Beka honen xedea ardaztu daiteke “taldetan, interpretatzailetan, gai musikaletan, biografian, errepertorioan, materiala didaktiko eta pedagogiko berrien sorkuntza, herri-musikaren eremu honen irakaskuntza eta hedapenari begira; eragin soziologikoan, ekonomikoan eta abar, betiere azken lau hamarkadetara, eta euskal musikan murgilduz”.

Ikerketa-lanak, gehienez ere, 8 hilabeteko iraupena izango du, esleipena egiten denetik kontatuta, eta amaierako emaitza edo entregatzen dena formatu-proposamen askotarikoa izan ahalko da: proiektua, prozesua edo ekintza (hedapen-materiala, lankidetzako prozesuak eta/edo partaidetzakoak…).

Lanak abuztuaren 8era arte bidal daitezke.

Hemen dituzue betebeharreko guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button