ESZENA

Folklore Bizian jaialdia asteburu honetan, Galdakaon

Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin, aurtengo Folklore Bizian jaialdiaren 39. edizioa egingo du uztailaren 16an eta 17an. Doako emanaldiak, 20:30ean hasiko direnak, Kurtzeko plazan izango dira bi egunetan.

Aurten Afrikako eta Karibeko taldeak arituko dira. Madagaskartik Benja Gasy talde folkloriko nazionala iritsiko da eta Kubatik Camagua talde folklorikoa. “Biek ala biek euren herrialdeetako folklorearen adierazpenik esanguratsuenak ekarriko dituzte Galdakaora, musikaren, dantzaren eta jantzi tradizionalen bidez”.

Benja Gasy taldea 1998an sortu zen, eta gaur egun Madagaskarko sei eskualdeetako musika eta dantzak oholtzara eramaten dituen talde bakarra da. Emanaldietan, “eskualde bakoitzeko jatorrizko musika tresnak, jantziak, orrazkerak eta hizkerak uztartzen dituzte, herrialdearen kultura aniztasuna eta folklorearen aberastasuna mundu osoan ezagutarazteko helburuarekin”.

Kubatik Camagua folklore taldea etorriko da. Fernando Medrano Vireya irakasleak 2011n sortutako konpainiak Kubako ondare musikal eta folklorikoaren bihotzera eramango du publikoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button