ESZENA

Errepresio moral, sozial eta sexuala

Arriaga Antzokian, gaur, martxoak 11, 19:30ean, El despertar de la primavera Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren produkzio berria ikusi ahalko da. Ondoren, Pabellón 6 aretoan taularatuko da, martxoaren 13tik apirilaren 5era arte.

Frank Wedekind alemaniar egileak 1891n idatzitako obra bat da, “bere garaian iskanbila handia sortu zuena, nerabezaroan sexualitatea esnatzearen gaiari heltzen ziolako eta erotismo eta heriotza eszenak deskribatzen zituelako. Orain, mende bat baino gehiago igaro denean, Adriana Laespadak testu hura moldatu du, berak zuzentzen duen muntaketa baten bidez oholtzara eramateko. (…) Ekintza gauzatzen den gizartea gero eta errepresio moral, sozial eta sexual handiagoarekin bizi da. XX. mendearen aurrerapena eragin zuten eskubideek gainbehera egin dute pixkanaka, ordenaren, tradizioaren eta segurtasunaren izenean. Testuinguru distopiko horretan, obrak gaurkotasun kezkagarri batez erakusten ditu pentsamendu askea zentsuratzearen, nerabezaroa isilaraztearen eta desira kriminalizatzearen ondorio suntsitzaileak”.

Oholtza gainean Unai Arrieta Aguirrezabala, Mikel González Saiz, Oier Agirre, Carlota Cacharrón, Paula Polo Aldanondo, Laura Meabe Abecia eta Teo Maiztegi ikusiko dituzue.

Show More

Related Articles

Back to top button