LITERATURA

Gaur abiatuko da Literatura Plazara egitasmoa

Hilaren 9tik 28ra bitartean, Oiartzunen, zortzi hitzordu antolatu dira literaturaren inguruan, gaur egungo idazleekin. Literatura plazara egitasmoaren barruan solasaldiak, errezitaldiak eta aurkezpenak egingo dira.

Gau abiatuko da ekimena. Leire Bilbaok irakurle taldeko LH3ko eta LH4ko taldeak bisitatuko ditu udal liburutegian. Martxoaren 13an Biziminak. Doluak hitzetan errezitaldia egingo dute Goiatz Labandibar, Karmele Mitxelena eta Olatz Mitxelena idazleek. Bertako idazleek, Hatxe, Izaro Telletxea eta Ainara Lasak ere parte hartuko dute.

Hilaren 14an, larunbatean Bat eta bat, hamaika. Aukeratzea, ze zaila saioa programatu da.  Mireia Delgadok eta Dorleta Kortazarrek liburu aukeraketari buruzko hitzaldia emango dute, eta hurrengo egunean, hilaren 15ean, idazketa tailerrei buruzko saioa gidatuko du Eider Perez Adeletxek.

Hilaren 16an, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak irakurle taldeko LH2ko taldea bisitatuko du. Hilaren 18an, Eider Rodriguezek eta Anarik Dena zulo bera zen liburua aurkezteko emanaldia egingo dute. 22an, Landetxen Su txikian bertso saio musikatua egingo dute Haira Aizpurua, Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsolariek. Patxi Amulet eta Bastien Marianne musikariak ere bertan izango dira.

Azkenik, martxoaren 28an,12:00etan, Udal liburutegiko kaperan, Lera poesia errezitaldi musikatua egingo dute Castillo Suarez idazleak, Udane Ansa ilustratzaileak eta Peru Galbete musikak.

Show More

Related Articles

Back to top button