LITERATURA

XX. Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketa

Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak XX. Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketa abiarazi dute. Lanak gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan aurkeztuko dira eta bi sari izango dira (3.000 euro) eta lana argitaratua izango da. Lanak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da.

Pertsona oro lehiatu daitezke, haien nazionalitatea edozein izanda, betiere aurkezten diren lanak gaztelaniaz edo euskaraz idatziak badira. Lan bakarra onartuko da egile eta modalitate bakoitzeko. Gaia eta forma libreak dira, eta luzera, 400 eta 800 bertso-lerro bitartekoa. Aurkezten diren lanek oso-osorik argitaratu gabeak izan behar dute, bai eta ezein sariketatan saririk eskuratu gabeak ere. Aurreko urteetan irabazle izandakoak ezin dira aurkeztu.

Jatorrizko lanak ikurritz eta plikako sistemaren arabera aurkeztu beharko dira. Azalean, izenburua eta ikurritza idatziko dira. Atxikitako gutun-azal itxi batean, egilea, nazionalitatea, helbidea, nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia bat, harremanetarako telefono-zenbaki bat edota posta elektronikoa jarriko dira. Horrekin batera aurkeztu behar dira egilearen bibliografia laburra eta agiri bat egiaztatzeko lana ez dela beste ezein literatur lehiaketatan aurkeztu.

Hona hemen betebeharreko guztiak.

Show More

Related Articles

Back to top button