ESZENA

Dantza garaikidea eta mugimendu arteak sustatzeko xedez

Dantza garaikideko DAN 2026 programak lau egoitza artistikoetan parte hartzeko epea ireki du. Baluarte Fundazioarekin elkarlanean antolatutako programaren helburua da “dantza garaikidea eta mugimendu arteak sustatzea lurraldean”. Eskaerak aurkezteko otsailaren 9an amaituko da.

Deialdia dantza garaikideko profesionalei zuzenduta dago, pertsona fisiko zein juridikoei, Nafarroan jaiotakoei edo Foru Komunitatearekin lotura egiaztatua dutenei. Egoitzak maiatzetik irailera bitartean egingo dira, eta lau asteko iraupena izango dute, eta  proiektuek 6.000 edo 8.000 euroko diru-zuzkidura izango dute.

Interesdunek, eskabide ofizialarekin batera proiektuaren memoria bat aurkeztu beharko dute.

Egoitza-programaren oinarriak: DNA 2026

Show More

Related Articles

Back to top button