ESZENA

Isiltasuna zaila da aurkitzen

Daniel Abreu Konpainiak “Isiltasuna” izeneko obra egingo du La Fundicion aretoan,  bihar larunbata, 20:00etan eta igandean, 19:00etan. Madrileko taldeak 2014ko Dantza Sari Nazionala jaso zuen joan den urtean.

Oso adierazgarria da lan honek duen oinarria, eta La Fundicionek berak hala adierzi nahi izan du: “Silencio bizitzari eskainitako poema da, kontraste segida; belarrari hasten uzten dioten asfaltoko arrailen antzekoa; abandonatuta, hautsez bete eta eusteari uzten dioten etxeak; haserre likidoak, azkenean barnean solidotu egiten direnak; barne-isiltasunezko espazioak, bihotzaren eta haziz doazen zelulen soinuez beteko direnak”.

Obraren muinean isiltasuna da beti nagusi: “Isiltasuna zaila da aurkitzen eta, era berean, betazalak itxi arren ikusten jarraitzen dugu; begiez ez bada, irudimenaz”.

Obra honek barne hartzen duen guztiak alderdi gizatiarrenei erantzuten die; nork bere burua aztertzen du, beste guztiari begiratzen dion bitartean: bati eskuak falta zaizkio, deiak, ezbeharrak eta abestiak. Bitartean, zerbait falta zaigu… eta isiltasun, hutsune hori ulertzen badugu, esan nahi du bizirik gaudela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button