
Nafarroako Iluna konpainiak erraldoien historiari eta esanahiari buruzko kondaira hau, Erraldoien kondaira estreinatuko du. Pieza abenduaren 26tik 29ra bitartean ikusi ahalko da Iruñeko Gayarre antzokian.
Etxeko txikinenentzako istorioa hau honetaz datza: “Izugarri gustatzen zaizkigu Erraldoiak! Uda eta herrietako jaiak iristen diren bakoitzean, kalera ateratzen gara haien bila, eta danborra, txistua edo gaita entzun bezain laster, bihotza saltoka hasten da. Inork ez daki zein den beren jatorria, ezagutu nahi al duzu?
Aspaldi, amona bat bizi zen basoan bere bilobarekin. Amona Liria zen eta biloba Luzia. Luzia oso lotuta zegoen amonarekin. Berarekin bizi zen, basoan jolasten zuten, ikasten zuten eta istorioak kontatzen zizkioten elkarri. Luziari asko gustatzen zitzaizkion amonaren istorioak. Liriak gauza asko zekizkien basoari buruz, bazekien nondik joan behar zen, leku seguruak zeintzuk ziren, bai eta arriskua egon zitekeela ere. Basoetan jendea bizi zela ere bazekien, izan ere, izaki magikoak eta harrigarriak ere badaude! Gau batean, Liriak bere sekreturik handiena kontatu zion Luziari: Erraldoien kondaira”.
Oholtza gainean, Marta Juániz, Ana Berrade, David Larrea, Raquel Sanchez eta Miguel Goikoetxandia antzezleak arituko dira, Txantreako Gaiteroekin batera.



