
Azaroaren 11tik abenduaren 9ra arte, Montehermoso kulturunean Zinema Gaur izeneko zikloa egingo da, gaurko zinema garaikidearen panorama ezagutu eta harekin gozatzeko helburuz. Emanaldiak jatorrizko bertsioan, azpitituluekin lagunduta. eta sarrera doan, lekuak bete arte.
Ekimenaren helburua horrela laburtu dute antolatzaileek: “Ikus-entzunezkoen programa honetan arte arlo guztietako profesionalak bilduko dira bestelako zinemarekiko interesa eta grina partekatzeko. Proiekzioek, lantegiek, ikastaroek eta performance-ek elikatuko dute hiriko zinemazale guztiei irekitako gunea”.
Programazio zabalean, besteak beste, Rocío Mesa, Angela Schanelec, Alice Rohwachter eta Payal Kapadia indiarraren lanak ikusteko aukera egongo da. Bertan ere, Pello Gutiérrez zinemagile euskalduna izango da bere azken filma (Erreplika )aurkezteko, 2024ko Zinemaldian saritua.
Gaur, Alice Rohwachter zuzendariaren La Quimera pantailaratuko da.
Egitarau osoa zertan den jakiteko, egin klik hemen.



