
Barakaldoko Lasesarre kiroldegian jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehenengo bueltako azken saioa. Bertan, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Irune Basagoiti Agirre, Lurdes Ondaro Mallea, Mikel Goiriena Larrazabal, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.
Finalaurrekoen bigarren bueltako zerrenda ere osatu da, izan ere, lan puntuagarri guztiak egin ostean, Xabat Galletebeitia izan da puntu gehien batu dituena: 653 puntu. Beraz, azaroaren 22an jokatuko den Markina-Xemeingo finalaurrekora zuzenean sailkatu da. Besteek puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarren bueltan kantatzeko aukera.
Beste aldetik, Leitzako kiroldegian jokatu da aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapeletako bigarren finalaurrekoa. Julio Sotok lortu du puntu gehien eta azaroaren 29an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du.
Bertan, kantuan aritu dira ondorengo sei bertsolariak: Julio Soto Ezkurdia, Patxi Castillo Graciarena, Mikel Lasarte Cia, Jabi Lezaun Landa, Sarai Robles Vitas eta Kattin Madariaga Apaolaza.
Horrenbestez, finalaurreko bakarra gelditzen zaio txapelketari, eta datorren igandean, azaroak 16, Tafallan jokatuko da. Hango pilotalekuan Amaia Elizagoien Varela, Ekain Alegre Gil, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Alzuri, Xabat Illarregi Marzol eta Xabi Maia Etxeberria arituko dira.
Azkenik, Bidarten abiatu da 2025/26ko Xilaba txapelketa. Sei bertsolari aritu dira kantuan; Maddi Ane Txoperena, Elixabet Etxand, Aitor Servier, Nahia Sasco, Karlos Aizpurua, eta Oier Urreizti. Saio puntuagarriaren ondotik, Maddi Ane Txoperenak lortu du puntu gehien



