
Zinebik bideraturiko Hileko Dokumentalak saioen barruan, gaur, Bilboko Multicine aretoan How to change the world filma ikusteko abagunea egongo da. Mugimendu ekologistaren eta mundu osoko gobernuz kanpoko erakunde garrantzitsuenetako baten, Greenpeacen sorkuntzari buruzko filma da. Dokumentala jatorrizko bertsioan izango da, gaztelaniazko azpi-tituluekin.
Jerry Rothwell zinegile britainiarrak zuzendutako filmak “aktibismo ekologistaren jatorriari buruzko erretratu intimoa eskaintzen du, Bob Hunterren egunkari pertsonalen bitartez”.
1971n Kanadako aktibista talde txiki batek bere lehenengo misioari ekin zion. Nixonek bonba atomikoarekin entseguak egin nahi zituen Alaskako uharte txiki batean, eta helburua ekintza hori saihestea izan zen. Gazte haiek funtsezko printzipioa zuten: planeta salbatzea.
Gaur egun Greenpeace izenez ezagutzen den erakunde garrantzitsuaren sorrera izan zen.
Lan honek, sariak jaso ditu Sundance edo Hot Docs (Kanada) zinemaldietan.