
Gaur hasiko da Gernikan XII. Lekuek jaialdia, eta bertan makina bat talde bilduko dira, tartean, Ramada Inn, Dupla, Capsula, Moura, Silitia eta Chuleria, joder!. Kontzertuak herriko kaleetan eta tabernatan antolatu dira, apirilaren 9tik 13ra bitarte.
Gaur, apirilak 9, izango da lehen saioa, eta horretan, Itoiz taldeari omenaldia egingo zaio, 19:00etan, Lizeo Antzokian. Bertan, Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andraka zuzendarien Itoiz, udako sesioak dokumentala pantailaratuko da. Kontzertu tributo bat ere antolatu omen da.
Baina ostegunean izango da lehen kontzertu potentea, Capsula taldearekin, gaueko 21:00etan, Iparragirre Rock aretoan.
Barikuan, Garratz, Christina Rosenvinge, Tango Show, Ramada Inn, Izukari, Agur, Silitia, Tarisko eta Bombadil Raggae Sound System taldeak arituko dira hainbat espaziotan.
Larunbatean, Broken Brothers Brass Band, Mi Buenaventura, Antxon Sagardui & Elsa Kbless, Old Time Spooks, Pi L.T., Dupla, eta Ganibet taldeen txanda izango da.
Azkenik, apirilaren 13an, White Carters, Jaimones, Moura eta Chulería, Joder! taldeen kontzertuak programatu dira.
Zehaztasun guztiak: Lekuek