
Arantxa Iturbek Cafe Bilbao Antzerki Gidoi Laburren Euskarazko saria jaso du aurten. Bada, lan hori, Lagunik onena, Bilboko Pabilioi 6 aretoan egingo den Antzerki Laburraren IV. Jardunaldien baitan taularatuko da, asteburuan, apirilak 1, 2 eta 3.
Leire López del Pueyo eta Tania Fornieles aktoreek antzeztuko dute obra, Reyes Moleres eta Crescen Blázquez-en zuzendaritzapean.
Antzezlanak 20 minutu irauten du eta hauxe kontatzen du: “Bi emakumezko ezezagun, telefonoz hizketan, itxaron gela batean ari dira. Biek telefono bat baino gehiago dituzte esku artean. Batek, behartuta. Besteak, telefonoa libre nahi duelako espero duen deia iritsiko zaion itxaropenetan”.
Informazio gehiago: pabellon6.org.