LITERATURA

“MO. Behi euskaldun baten memoriak” erakusketa

Nafarroako Liburutegiko Erakusketa Aretoan, martxoaren 10etik maiatzaren 10era, MO. Behi euskaldun baten memoriak erakusketa eta proiektu pedagogikoa jarri da ikusgai. Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuarekin lankidetzan, Karrikiri Elkarteak eta Pamiela Argitaletxeak sortu dute bereziki gazteei zuzendua.

Erakusketa Bernardo Atxagaren Mo. Behi euskaldun baten memoriak liburuan eta Pello Varela gidoilariaren eta Juan Suarez marrazkilariaren MO eleberri grafikoan oinarritzen da, eta panelek, testuek, proiekzioek eta multimedia materialak osaturik dago.

“Bigarren Hezkuntzako irakasleek landutako proposamen didaktiko honen helburua, hain zuzen ere, ilustrazioetatik abiatuta bidaia bisual bat egitea eta iraganera itzultzea da, oraina ulertzeko ariketa gisa, erantzun baino galdera gehiago sortu asmoz”.

Nafarroako Liburutegian ikusgai egon ondoren, datozen hilabeteetan liburutegi sareko beste hamar liburutegitan izango da proiektua, Nafarroa osoan zehar.

Hemen duzue informazio gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button