ESZENA

Egunotan “Bertako Fest” jaialdia, Gasteizen

Gasteizko Baratza aretoan dantza, antzerki, narrazio eta zinemaz gozatzeko abagunea eskainiko da otsailaren 20tik 23ra Bertako Fest jaialdiari esker. Baratza aretoak antolatu du ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.

Gaur berton, iaz grabatutako dokumentalaren aurkezpenarekin hasiko da Bertako Fest jaialdia, Baratza aretoan garatutako proiektuaren 10 urteak oroitzeko. Emanaldia 19:00etan izango da.

Bihar, ostiralean, Andrés Bezaresek bere azken lana aurkeztuko du: Polvo. “Babestutako apartamentu baten barrualdera egindako bidaia da, non pertsona bat modu irregularrean bizi den. Benetako pasadizoetatik abiatuta, istorio fantastikoetara garamatza, non hauskortasuna eta umorea eskutik helduta doazen”.

Larunbatean, Ni eta gorputzaren artekoa. Llorona llevame al río dantza garaikideko obra egingo da Olaia Valle Lópezen eskutik. “Dantza, zuzeneko soinu konposizioa eta audiobisualaz osatutako esperientzia eszenikoa, interpretatzen den bakoitzean, ate berri bat irekiko da bat-bateko konposizioarentzat… Binako kontzertu bat, gorputz batentzat. Gorputzaren bidez sortzailearentzat inspiratzaileak diren emakumeak omentzen saiatzen dira. Orainaldian bizi nahi duen gorputza da, etengabeko bilaketa sotilean dagoena”.

Amaitzeko, otsailaren 23an, Arabazan Ipuinen Saltsan narrazio ikuskizuna eskainiko du Arabazan Ahozkotasun Elkarte Kulturalak. Ostiral eta larunbateko emanaldiak 20:00etan izango dira eta igandekoa 18:00etan.

Informazio gehiago: Bertako Fest.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button