MUSIKA

Ankhar bandak “Deshumanizazioa” lana argitaratu du

Zestoako Ankhar thrash metal taldeak Deshumanizazioa aurreneko lana plazaratu du, “konplexurik gabekoa eta zuzena”. Zortzi abesti jaso dituzte lehen lan honetan, guztiak bortitzak bezain adierazgarriak, eta horrexegatik thrash doinuen zaleek gozatuko duten lana da, izan ere disko gordina eta soinu zitala  baita.

Ankhar taldea lau musikarik osatzen dute: Jesus Perez (gitarra), Luix Garcia (baxua), Mikel Telleria (bateria) eta Ibon Telleria (ahotsa eta gitarra). Zestoako Gaztain Estudioetan grabatu zuten Eñaut Gaztañagarekin, eta Estanis Elorzak masterizatu du Donostiako Doctor Master estudioan.

Zuzenean aurkezten hasi dira dagoeneko, eta entzun nahi baduzue hurrengo hitzordua, apirilaren 23an izango da, Donostiako Larratxo Kultur Etxean egingo den Euskal Metal Fest jaialdiaren barruan.

Sepultura, Exodus, Slayer edo Dew-Scented estimatzen dituztenek badute gisa bereko banda bat Euskal Herrian!

Show More

Related Articles

Back to top button