
Bihar, abenduak 19, Anari eta Belako arituko dira Bilboko Kafe Antzokian, hainbat tokitatik elkarrekin egiten ari diren biraren barruan.
Kontzertuetan Anari Giza zarata lana zabaltzen ari da bere ohiko bandarekin batera. Bere zazpigarren lana da, eta horren aurretik, Habiak, Zebra, Irla Izan, Zure aurrekari penalak, edo Epilogo bat entzutetsuak iragan dira.
“Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu badu ere; egun, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman leku esanguratsuan kokatzen duenik.”
Duela urte bi argitaratu zuen bere lehen liburua: Gari eta goroldiozko (Susa, 2022)
Beste aldetik, Mungiako Belakok taldeak 10 urte bete ditu oholtza gainean. Euskal Herrian askotan ibilia bada ere, munduan zehar ere izan dira eta hainbat herrialdetan jo dute: AEBn, Mexikon, Errusian, Japonen, Korean, Alemanian, Filipinetan, Finlandian, Danimarkan, Polonian, Frantzian, Holandan, Italian, Portugalen, Erresuna Batuan…
Orain, bosgarren diskoa aurkeztuko dute: Sigo regando.



