
Bilbao Eszenak, Bilboko Udaleko Antzerki Baliabideen Zentroak, urtero bezala, antzerki-prestakuntza eskaintzen die arlo horretan aldez aurretik esperientziarik ez duten pertsonei. Ikasturte honetan lau tailer eskainiko ditu, horietako hiru euskaraz, gazteentzat, haurrentzat eta helduentzat.
Interesatuek irailaren 13tik 27ra arte eman dezakete izena.
Tailerrok honako hauek izango dira: Eszenarako prestakuntza eta sorkuntza (gaztelaniaz). Helduei zuzendutako 60 orduko ikastaroa da, eta bertan, interpretazio- eta sorkuntza-lanaren hastapena jorratuko da, antzerki-emanaldien testuinguruan; Prestakuntza eta sorkuntza eszenikoa (euskaraz), helduentzako interpretazio eta sorkuntza eszenikoaren hastapenak dira; Antzerki tailerra gazteentzat (euskaraz) gazteei zuzendua, zehazki 2006 eta 2011 urteen artean jaiotakoei. Gorputzaren ezagutza lantzeko ariketak eskainiko dira, baita pertsonaiak eta istorioak garatzeko irudimena eta emozioak lantzeko ariketak ere; eta azkenik, Haurrentzako antzerki tailerra (euskaraz) 2012 eta 2015 urteen artean jaiotako adingabeei zuzenduta dago. Ariketen eta praktiken bidez gorputzaren adierazkortasuna ezagutzen irakastea du helburu. Irudimena eta jolasak ere landuko dira, pertsonaiak eta istorioak sortzeko tresna gisa.
Aurretiaz izena emandakoen artean hautaketa bat egingo da, honako irizpide hauen arabera: lehentasuna izango dute Bilbon erroldatutako pertsonek, eta lehentasuna emango zaio gizonen eta emakumeen arteko orekari, bai eta euskarazko taldeen prestakuntzari ere.
Informazio guztia: www.bilbaokultura.eus



