BESTELAKOAK

“Hats-Arte”, Hatsa Elkartearen proposamen artistikoa

Hatsaren Poesia liburuan parte hartzen dutenen artean artista asko badira: margolari, argazkilari, zizelkari, abeslari, musikari, antzerkilari, eta abar. Bada aurten, Hatsa Elkarteak  horiekin guztiekin erakusketa bat egituratu nahi du abuztuko lehen hiru asteburuetan, Senpere Larraldean.

Auxtin Zamorak esan digunez, “erakusketaz gain, bi larunbat goizez oinezko ibilaldi bat Senpereko xendretan barna eginen ginuke, eta gero, elkarrekin batera, arratsaldean, bazkari -animazio-poesia giro bat sortuko Larraldean. Beraz, zerbait, poesia idatziaz aparte, balin baduzu artistikoki moldaturik, Hats-Arte-ko ateak zuretzat zabalduak litzateke!”

Parte hartzaileak gehienez 5 obra aurkeztu ahal izango ditu, eta “erakusketan parte hartu nahi dutenen izenak uztailaren 26eko nahiko ginituzke”, dio Auxtinek.
Batzuek izena eman dute dagoeneko: Titto Aguer, Agurtzane Anduetza, Inaki Bastarrika, Juan Manuel Galarraga, Gustavo Castella, Imanol Irigoien,  Gabriel Korta-Rekarte, eta Maite Toledo.  

Interesa izanez gero, informazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button