
Bihar hasiko dira aurtengo Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketari dagozkion kontzertuak, The Krav Maga, My Expensive Awareness eta Redthread taldeen emanaldiekin. Kontzertuak Bilborock aretoan egingo dira.
The Krav Maga Tarragonako taldea da eta pop-rock elektronikoa jorratzen du. My Expensive Awareness, berriz, Zaragozatik datoz eta psikodelia jotzen dute. Azkenik, Redthread Bartzelonako hirukotea da, eta rock iluna jorratzen du.
Hil honetan, beste hiru kontzertu izango dira: 16an, Solo Astra (Madrid), Dekot (Bizkaia) eta Fizzy soup (Cuenca); 22an, Franco (Bizkaia); Amor de Tokyo (Nafarroa) eta I Le Mine (Frantzia); 29an, J.J. Sprondel (Malaga), Cavaliere (Bizkaia) eta The Zephyr bones (Bartzelona).
Irailean, gainera, metal ataleko bi kontzertu izango dira: 23an, Mind Driller (Alacant) eta Hiranya (Madril) eta 30ean, Corrosive (Nafarroa) eta Orion Child (Bizkaia).
Urrian ere finalera sailkatzeko kontzertuak izango dira, eta azkenik, azaroan, finalak izango dira: 10ean, Elektronika eta beste joerak atalari dagozkionak; 11n, Metala; eta amaitzeko, 12an, Pop-rock saila.
Informazio gehiago: concursovilladebilbao.com.