ESZENA

Sormen egonaldiak, Kulturaz Kooperatibaren eskutik

Beste urte batez, Kulturazek kudeatzen duen Dinamoa sormen gunean egonaldiak gauzatzeko aukera izango da. Hiru egonaldi mota daude aukeran, #harri, #orri edo #ar. Urtarrilaren 28ra arte duzue izena emateko epea, eta hilaren 31an jakinaraziko da aukeratuak zein diren.

Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatiban hasieratik babestu izan du sortzaileen jarduna. Azken urteotako esperientziaren ostean eta Dinamoa sormen gunearen babesean, sormen egonaldi hauen deialdia ondu dute diziplina orotariko sortzaileei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzeko.

“Esku artean sormen proiektu bat duen sortzaile orori irekia dagoen deialdia da hau. Edozein arte-diziplinatara irekia, bai eta bakarka zein kolektiboan asmo bati sormen prozesu bat eskaini nahi dionarentzat ere. Prozesuaren edozein fasetan egonik ere denbora eta arreta zaindua eskaini nahi dutenen eskura baliabideak nahiz babesa eskaintzea da deialdi honen asmoa.”

Esan dugun bezala, hiru egonaldi mota jarri dira aukeran proiektuak landu nahi dituzten horientzat: #harri (osoa), #orri (sinplea) eta #ar (antzerkia).
Egonaldiak otsailaren hasieratik uztailaren amaierara gauzatuko dira Azpeitiko Dinamoa sormen gunean bertan, eta espazio honetan dauden eremu anitzak erabili ahalko dituzte egonaldian izango direnek.

Egonaldi mota horien gaineko datu zehatzak ikusteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button