
Azken bi kanporaketak jokatuko dira asteburu honetan, Legution eta Araian, eta hala, igandean jakingo da zein bertsolari pasako diren urtarrilean hasiko den Txapelketara.
Legution, urriaren 28an, sei bertsolari juntatuko dira: Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, Ekaitz Samaniego Curiel, Danel Herrarte Nafarrate, Eukene de los Aires Amundarain, Hegoi Amabizka Gamiz, eta Izar Mendiguren Cosgaya.
Eta Araian, urriaren 29an, laugarren kanporaketa izango da beste sei bertsolarirekin: Asier Otamendi Alkorta, Manuel Bendala Garcia-Donas, Oier Arbina Vadillo, Aitor Najera Saez de Vicuña, Aroa Arrizubieta Barredo, eta Eli Zaldua Barquin.