MUSIKA

“UdaberriRock”, elkartasun jaialdia larunbatean, Artziniegan

UdaberriRock festibala bigarrenez antolatu du aurten Artziniega Rock Elkarteak eta aurtengoa, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteari laguntzeko izango da. Bertan lortzen den dirua, elkarte honi emango diote.

Hala bihar, ekainaren 8an, trikipoteoa antolatu dute eguna girotzen hasteko goiz partean, eta bermutaren orduan  herrian zehar, musika emanaldirik ere ez da faltako. Arratsaldez, gaueko kontzerturako motorrak berotzen hasiko dira eta batukada-kalejira doinuek txanda emango diote 20:00etatik aurrera izango den kontzertuari.

20:00etan hasita beraz, zortzi musika talde igoko dira oholtzara: Moonshine Wagon, Desorden, Cruce de miradas, C.R.A.S, Gudazaleak, Sinmas, Mugan, Patx&Run eta DJ Lororekin, goizeko ordu txikiak arte luzatuko da festibala.

Baina dirua biltzeaz gain, jaialdian zehar elkartearentzat materiala jasoko dute: tapakiak, lo-zakuak, kanpin-dendak, esterilak eta barruko arropa berriak.

Iazkoan antolatu zen lehen aldiz UdaberriRock eta festibalaren ideia, Barau eta Sinmas musika taldeena izan zen, herrian musika ekimen eskaintza urria zutela jabetuta. Iazko arrakasta ikusita, ekimena errepikatzea erabaki dute aurten baina oraingoan musika ekimen hutsa izan ezik, elkartasun dosiarekin.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button