The Extended Plays Bilbotik datorren taldea da. Beat musika, garajea, psikodelia eta freakbeat-a nahasten dituzte haien kantetan, betiere melodiak eta ahots-harmoniak zainduz. Pop, pop, pop. Zuzenean, zikloi psikodelikoa.
Bestalde, Bee Gees taldearen hasierako urteetako soinuak ez zuen zerikusirik izan geroago egin zituzten kanta diskotekeroekin. Bee Gees 1st honetan, Beatles soinuaren eta psikodeliaren nahasketa bikaina argitaratu zuten. Merezi du talde honen hasierako EPak eta LPak berreskuratzea.
Kafea era Galletak-en 13. saioa 18:00etan hasiko da Gernikako gaztetxean.
Kafea eta Galletakek bidalita