LITERATURA

Haur Besoetakoa

Duela bi urte Axularren Gero, iaz Mogelen Peru Abarca eta aurten Jon Miranderen Haur besoetakoa.
Zer irakurri erabakitzeko orduan, orain arte, ordena kronologikoaren irizpidea baliatu dute. Hots, XVII. mendeko liburu batekin hasi, XVIII-XIX. mendeen arteko beste batekin segi eta XX. mendera iritsi dira. Bi jauzi izan dira, ehun eta hirurogei urte ingurukoa bakoitza, euskal literaturaren historian barrena.
Izan ere horixe zen lehendabiziko hiru irakurketekin lortu nahi dutena: historia horren erakuskaritzat balio lezakeen hautaketa duin bat eskaintzea.

Honekin batera, Miranderen gaineko jardunaldiak antolatu dira datozen egunetarako. Hala, Katixa Agirre, Josune Muñoz eta Laura Mintegi bilduko dira, ekainaren 3an, 19:00etan Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian. Gauza bera egingo dute Txomin Peillenek eta Pablo Joxe Aristorenak hilaren 10ean, eta Bernardo Atxagak testigua hartuko du ekainaren 15ean.

"Liburu honen gaia izuztekoa da. Guri ere, irakurri dugunean (eta ez gara errazki iziztekoak, biziteak, gure zentzagarrai krudel honek, aski irakatsi baitauku), buruko biloak luzatu eta belaunak larritu egi baitzitzaizkigun. Gizon adineko eta nagusi baten eta hamar-hamaika urteko neskatxa baten arteko amorioen historia baita.
Nobela osoak, hasiera geldi ela baketsutik bukaera zurrunbilotsu eta ekaiztsura, ritmo arin eta bixkor bat darama, beti gorantza igaten dena, bere memento egokietan atseden hartzen duena, dena Beethovenen sinfonia baten bezala ongi konposaturik eta konpasaturik, prezezki neurturik, jakituriaz erregelaturik. Nobela bezala, eredutzat hartzeko da." (Gabriel Aretiren hitzak dira hauek)

Bilbo Zaharra euskaltegiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button